Gasteizko Harresia “Telenorte” TVE sailan

osteguna, 2 de iraila de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Barkatu, baina sarrera hau ez dago euskaraz itzulita.

Kategoriak:Obretan eta irekita Etiketak:

Bazkideentzako gutuna: Irailerako jarduerak

asteazkena, 1 de iraila de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Kide agurgarria:

Nahiz eta hilabete hau ekimen interesgarriz beteta egon den, irailean normaltasunera itzuliko gara. Horretarako, jarduera-programa bat prestatu dugu eta espero dugu urteko garai berri hau gogo biziagoarekin aurre egiten lagunduko dizula.

Aste honetan, Bernaola Bero Festival jaialdiaren markoan, larunbatean, hilaren 4an, Maite Aurrekoetxea buru duen Capilla Santa Maria atal garaikidearen kontzertu berri bat hartuko du nabeak. Diziplina anitzeko kontzertua izango da eta XX. mendean funtsezko konposatzaile izandakoen hiru lan aurkeztuko dituzte nabe nagusian: Claude Debussy, Pierre Boulez eta Brian Ferneyhough. Programan, halaber, Michelle Man koreografo entzutetsuaren presentzia nabarmentzen da duela gutxi Ignacio Monterrubiok eta Alfonso Garcia de la Torrek sortutako bi obretan. Dantza eta musika elektroakustikoaren arteko nahaste leuna proposatzen da bi obra horietan. Aristides Llaneza konposatzaile mexikarraren obrak osatuko du kontzertua eta amaiera oso berezia izango du, Zuriñe Gerenabarrena konposatzailearen erabateko estreinaldiarekin. Konposizio berri hori Katedralaren musika-artxiboan sartuko da, iaz estreinatutako Antonio Lauzirikaren lanarekin batera.

Kontzertuen programazioak ostegunean, hilaren 9an, jarraituko da Ensemble 415 taldearen emanaldiarekin eta larunbatean, hilaren 18an, Judith Jauregi piano-jolearekin. Salamancan eta Munichen trebatutako donostiar hori bere belaunaldiko etorkizun handiko pianista bat da eta Chopin-en (1810-1849) Impromptus, Mompou-ren (1893-1987) Aldaerak Chopinen gai bati eta Schumann-en (1810-1856) II Fantasiestücke Op. 12 lanak interpretatuko ditu.

Kontzertuak iluntzeko 20:00etan hasiko dira erdiko nabean eta Katedralaren dendan (Eskola, 11) eros daitezke sarrerak. Euro bateko prezioa izango dute Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenek eta 3 eurokoa bazkide ez direnenek.

Musika estiloa erabat aldatuz, irailaren 11n Coque Malla-k ‘La hora de los gigantes’ bere azken diskoko abestiak joko ditu atarian. Baita bakarlari gisa eta Los Ronaldos taldearen garaian idatzitako beste hainbat abesti ere. Kontzertu horretako sarrerek 2 euroko prezioa izango dute bazkideentzat eta 5 publiko orokorrarentzat.

Harriaren bidea

Musikaz gainera, duela hainbat urtetik hona, irailean Harriaren bidea ekartzen dugu gogora; ibilbide hori harginek egiten zuten harriak Gasteizko tenpluraino ekartzeko, hori eraikitzen ari ziren garaian. Berritasun gisa, denboraldi honetako lehen irteera Elgeako mendizerrara egingo da. Irailaren 11rako antolatu den ibilaldia ohikoa baino luzeagoa da eta hobeto prestatutakoei zuzentzen zaie. Gutxi gorabehera 25 kilometro ditu eta arratsalde erdirako itzultzea aurreikusten da.

Hilaren 18an eta 25ean, helmuga Ajarte izango da berriz ere. Azken hitzordu horretan, eta asteburu horretan Hirigune Historikoan egingo den Erdi Aroko Azokarekin bat etorriko denez, Trebiñuko harrobitik harria nola ekartzen zuten erakutsiko dute. Horretarako, bi idik tiratutako gurdi bat Mendiola eta Aihotz Plazaren arteko ibilbidean zehar joango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, harrizko zenbait bloke eramanez. Oso erakustaldi erakargarria izango da egun horretan Erdi Aroko almendra bisitatzen duten milaka pertsonentzat.

Irteera horietako sarreren prezioa 3 eta 7 eurokoa izango da bazkideentzat eta publikoarentzat, hurrenez hurren. Jarduera horretan parte hartu nahi dutenek informazioa eskatu edo tokia erreserba dezakete katedralaren dendan (Eskola, 11) edo 945 25 92 11 telefono-zenbakian.

Ekimen hauekin gozatuko duzuela espero dugu ilusio handiz ari baikara lanean; halaber, gure berri izaten jarraituko duzue.

Agur bero bat,

Juan Ignacio Lasagabaster

Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-gerentea

Kategoriak:Kideentzako Gutunak Etiketak:

Alos Quartet

astelehena, 30 de abuztua de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Kategoriak:Abierto por concierto Etiketak:

Haurrentzako antzerkia

astelehena, 23 de abuztua de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Kategoriak:Abierto por concierto, Fundazioa Etiketak:

Kontzertuan eta irekita, Abuztuaren 14a – Santa Maria Katedraleko Aintzinako Musika Kapera

asteazkena, 18 de abuztua de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Barkatu, baina sarrera hau ez dago euskaraz itzulita.

Kideentzako gutuna, Abuztuaren aktibitateak

osteguna, 12 de abuztua de 2010 Juan Ignacio Lasagabaster Ez daude iruzkinak

Kide agurgarria:

Beste behin ere zurekin harremanetan jarri gara abuzturako prestatu ditugun kultura-proposamenen berri emateko. Nahiz eta jende askoren opor-garaia izan, beharrezkoa iruditu zaigu hirian geratu zareten guztiei, baita bisitatzera etorriko diren guztiei ere, aisialdirako bestelako ekintza batzuk eskaintzea.

Aurten, 14ean, larunbatean, hasiko gara Katedraleko Antzinako Musikaren Kaperako kontzertuarekin. Carlos Mena ospetsuaren zuzendaritzapean, nabearen  barruan egingo da errezitaldia iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Gainera, hilaren 28an, Alos Quartet taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Katedralaren barruan. Musika klasikoa ez ezik, maila handiko artisten parte-hartzeak ere baditu bere errepertorioko musikak, hala nola Oskorrirena, Carlos Nuñezena, Kepa Junkerarena edo Dulce Pontes portugaldarrarena. Kontzertu hau ere, iluntzeko 20:00etan hasiko da.

Bi errezitaldietarako sarrerek 1 euroko prezioa izango dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako eta 3 eurokoa, bazkide ez direnentzako. Katedralaren dendan (Eskola, 11) eskura daitezke, kontzertu asteko astelehenetik hasita. Betiko moduan, astelehenetan eta astearteetan bazkideek izango dute sarrera eskuratzeko lehentasuna, asteazkenetan publiko orokorrarentzako salgai jarri aurretik.

Bi kontzertuen artean, haurrei zuzendutako antzerki-emanaldi batzuk ere prestatu ditugu Ortzairen, Vitoria-Gasteizko Antzerki Laborategiaren, eskutik. ‘Compostelara hegan joan zen txantxangorria’ izenburupean, kondairetan oinarritutako ipuin txiki bat interpretatuko da eta Zuia, Vitoria-Gasteiz edo Santa Maria Katedrala gisako paisaiak haurren irudizko Done Jakue Bidean berreskuratzen lagundu nahi du. Abuztuaren 19an eta 20an, iluntzeko 20:00etan egingo da Katedralaren barruan. Sarrera doakoa izango da; baina, derrigorrezkoa izango da Katedralaren dendan gonbidapenak jasotzea aste horretan bertan.

Ekintza horiek guztiak zuen gustukoak izango direla espero dugu.

Agur bero bat,

Juan Ignacio Lasagabaster
Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-gerentea

Kategoriak:Kideentzako Gutunak Etiketak:

Gure dendako lankidea RTVEko “Destino España” Telebistako programan

ostirala, 6 de abuztua de 2010 Fundacion Ez daude iruzkinak

Pasa den Uztailaren 23an gure lankide Bibi RTVEko “Destino España” programaren kazetariekin Katedraletik bisita berezi bat egin zuen. RTVEko web gunean ikus dezakezu programa guzkia hemen sakatzen ba duzu…

click aquí.

Edo hemen ikus dezakezu gure lankidearen eta Katedralako bideoaren partea.

Kategoriak:Katedrala Ezagutzen Etiketak:

Gure erromesak Kompostelara bidean!

astelehena, 2 de abuztua de 2010 Fundacion Ez daude iruzkinak

Kategoriak:Fundazioa Etiketak:

Hispaniako Erdi Aroko kodexak Done Jakue Bidean – Ars Combinatoria, Kontzertuan eta Irekita Uztailaren 24a.

asteartea, 27 de uztaila de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Barkatu, baina sarrera hau ez dago euskaraz itzulita.

Kategoriak:Abierto por concierto Etiketak:

Katedrala “Inquietos” telebista programan

asteartea, 20 de uztaila de 2010 admin Ez daude iruzkinak

Pasa den hilabetean , “Inquietos”  telebista programako jendea Katedraletik pasa ziren gure lankide Iñakiri elkarrizketa bat egiteko. Programa RTVEn eman zuten baina hemen ikus dezakezue:

Inquietos nº 5: Echando raíces

Edo “inquietos”-en web orrian ikusi: Inquietos 09/07/2010

Kategoriak:Fundazioa Etiketak: